Aurten ere maila desberdinetako ikasleen arteko loturak sustatzeari ekin diogu jarduera ludikoen bidez eta ingurune informalaren baitan gure hizkuntzaren erabilerari bultzada emanez. Besteak beste, DBH-3A eta 3B taldeek ere LH-3A eta 3Bkoekin, euskaraz barra-barra eta bikoteka elkarrizketa atseginean murgildurik, euren kidetze karnetak osatu dituzte. Giro paregabean harreman kuttunak sortu dira eta aurrerantzean jarraipena emanen diegu beste ekintza batzuekin.