Pasa den astelehenean, Apirilak 11, Biologiako ikasgaiarekin lotuta, DBHko 3.mailako ikasleek ECOZINEA, nazioarteko ingurumen zinemaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Zinemak gizartea eraldatzeko duen gaitasunaz baliatuta, sentimendu, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaituzten laburmetrai batzuk ikusi zituzten.
Nazioarteko laburmetrai proiekzioen ondoren, eztabaida eta bozketa izan zuten, Gazteen sariaren laburmetrai irabazlea hautatzeko.
Programa horren helburua nagusia da ingurumenarekiko sentsibilizazioa zinearen bitartez lantzea.