Rokodromo bat Ikastolan, auzolanari esker posible den esperientzia berri bat.
DBHko 1. mailako ikasleok Ikastolan jarritako rokodromo berriaz gozatu dugu auzolanari esker.
Talde-lana, beldurrak gainditzea eta ikaskideengan konfiantza izatea Gorputz Hezkuntza irakasgaian landutako balioak eta helburuak izan dira instalazio berri honi esker.
Hauek dira protagonisten komentario batzuk:
. Oso dibertigarria izan da, baina bertigo pixka bat ematen du.
. Kirol berria, esperientzia harrigarria
. Ez zait gehiegi gustatu, bertigoa daukat, baina egin dut.
. Asko gustatu zait, errepikatzea gustatuko litzaidake.