Jaso ikastolako LH5. mailako ikasleek Iruñeko Mankomunitateak zabor bilketaren inguruan on-line prestatutako tailerrean parte hartu dute.
Bertan, nola hasten den prozesua erakutsi diete: etxetik hasita zaborra, edukiontzi ezberdinetan bereizi, kalean direnetan behar bezala bota eta kamioietan garraiatuz Gongora Hiri Hondakinak tratatzeko zentroraino.
Tailer hau on-line egiteak egoera berezia sortzen badu ere, ikasleen jarrera oso positiboa izan da eta landutako edukiaren inguruan ekarpen interesgarriak egin dituzte.