Ostiral honetan, Euskal Herriko txoko gehienetan bezala, Jaso Ikastolan Euskaraldia habiatu da eta modu ofizialean ez bada ere, DBHko ikasle andanak ekimenen honetan parte hartzeko konpromezua hartu du. Aste pare batez beraien artean soilik euskeraz mintzatzako intentzioa adierazi dute eta erabaki hori hartzera bultzatu dituen arrazoiak eman dituzte. “Euskara beharrezkoa delako munduan, eta hizkuntza oso interesgarria eta aberasgarria delako”. ” Projektu oso polita iruditzen zaidalako.”. “Onurak ekarriko dizkidala uste dudalako”. “Euskaraz hitz egiteko, euskaraz ohitutzeko”. ” Dugun hizkuntza polit hau kaleetan eta edozein lekutan entzuteko eta hitz egiteko”. ” Nire burua probatu nahi dudalako”. Gure hizkuntza zaharra gazte hauen ahotan biziko da, GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN!