Etxealdi honetan hainbat gurasok egoneza dute seme-alabei ikasketekin lagundu behar dietelako. Aldaketa handia izan da eta da denentzat, eta kezka euskaraz ez dakiten guraso askorena da baina baita euskaraz badakitenena ere. Orain etxea da ikastola eta guraso batzuek baliabideak behar dituzte seme-alaben lanean laguntzeko. Eta ez hori bakarrik, euskararen hizkera informalean ere eragin behar dugu baita etxetik ere.
https://eranafarroa.eus/es/ web orrian aurkituko dituzue zuen seme-alabekin lantzeko hainbat baliabide didaktiko zein aisialdikoak, aholkuak, asteko proposamenak. Horiek ez dituzte ikastolatik bideratzen diren jarduerak ordezkatzen baina bai horiek lantzeko baliabideak eskaintzen. Egun luze hauek igarotzeko ere hainbat ekimen eta material ludiko topatuko dituzue: ipuinak, kantak, eguneko proposamenak, “txikipedia”…ez ahaztu garrantzitsua dela euskararen erabilerarako une eta guneak topatzea.