Noticias

ESPAZIOA HEZKUNTZAREN ZERBITZURA” HITZALDIA ABENDUAREN 14an

Comparte en:

NOIZ: Abenduaren 14an

NON: LABA-Gaztelekuko Plaza, 2

HIZLARIA: Aitor Axpe (Arkitektoa eta irakaslea)

ORDUA: 18:00

 

 

Jaso Ikastolan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetarako erabiltzen ditugun espazioen berrikuntzan gabiltzan honetan, gaian aditua den Aitor Axpe arkitektoaren hitzaldia antolatu dugu.

Axpek espazioaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz hitz egingo digu, “Espazioak hezkuntzaren zerbitzura” izenburua duen hitzaldian.

Hezkuntza-espazioak historian zehar, gaur egunera arte, izan duen bilakaera aurkeztuko digu, baita espazio horiek gure ikasleen garapenean eta hezkuntzan duten garrantzia ere. Era berean, metodologia berriek eskatzen dituzten espazio arkitektonikoak azalduko ditu, ikasleak beren hezkuntzaren eta ikaskuntzaren benetako protagonista izan daitezen.

Aitor Axpe arkitektoa eta Oskol arkitektura tailerreko kidea da. Arkitektura jendartea eraldatzeko tresna garrantzitsua dela jabetuta, hezkuntzari zerbitzu eman nahi izan diote azken urteetan, egun pil-pilean dauden pedagogia berritzaileek merezi eta behar duten espazioa lagun izan dezaten. Proiektu horien garapenean eta diseinuan garrantzitsua da ikastetxe bakoitzeko komunitatearen parte-hartzea. Proiektu integral baten baitan tailerrak, prestakuntza eta gaiari buruzko hitzaldiak eskaintzen dituzte.

OHARRA: Hitzaldia euskaraz izanen da.

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…