Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaituta, 4. mailako ikasleek bide eta urrats berriak jorratuko dituzte aurrerantzean. Ikastolak argazki bilduma polit batekin esan die agur (mobileme galerian ikus dezakezue). Agur ofiziala ikastolaren jaian egin zitzaien, ekainaren hasieran, eta hagitz hunkigarria izan zen. Hamahiru urte ez baitira alferrik joan. DBHko 4. mailako ikasleak ikas-bidaiaz gozatzen ari dira egunotan, Bartzelonan.
Jaso Ikastolak hoberena opa dizue. Adiorik ez.