Aurreko asteartean, LH-ko 6. mailako ikasleek, bertso emanaldia eskaini zuten. Irailetik aurrera eta Iker Gorosterrazu irakaslearen gidaritzapean, gure ikasleak bertsoen mundua ezagutzen hasi dira.
Burututako saioetan, bertsoak zer diren eta nola sortzen diren ikasi dute. Honez gain, askotariko doinuak eta bertsolari famatuenak ere ezagutu dituzte. Hau dena, Ikerrek proposatutako dinamika aktibo eta partehartzailearen bidez lortu dute. Bertsozale Elkarteak sortutako Ikasgela.eus webgunea, irakasleak edukiak lantzeko erabili duten euskarri digitala izan da.
Eskerrik asko, Iker!