Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin zirela iragarri zen. Faktore horiek eta beste zenbait aztertu eta gero (logistikakoak, osasun eta segurtasun prebentziozkoak…), aurten Nafarroa Oinez Lizarran ez ospatzea erabaki da.
Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak ikusi dute ez direla baldintzak ematen beren jaia aurten ospatzeko, eta hurrengo urtera atzeratu dute. Kolpe latza da Nafarroako ikastolentzat eta bereziki Lizarra ikastolarentzat; baina orain arte egin dugun moduan, elkartasun ekimenak gure artean bultzatuz, aterako gara honetatik ere.