Abenduaren 22an Olentzeroa eta Mari Domingiren etorrera prestatzen ari gara ikastolan. Segurtasun eta berme guztiak kontuan hartuta artatuko ditugu aurten ere. Festa handia izaten da gurean. Olentzeroari eta Mari Domingiri abestu beharreko kantak dagoeneko entsaiatzen ari gara eta prest izango dugu ere egun horretan antolatzen dugun txokolate jana txikientzako eta txistorra, DBHko ikasleentzako. Zoritxarrez, arratsaldez antolatzen dugun auzoan barna kalejira ezin izango dugu ospatu aurten ere.
Etorriko dira garai hobeak, oraingoz dena prest Jaso Ikastolan Olentzeroa eta Mari Domingiren etorrerako.