Iritsi da eguna. Hainbeste denboraz aurrez aurre elkarrekin izan gabe eta azkenean, irailaren 7an, Jaso Ikastolak hasiera emango dio ikasturte berriari.
Aurreko ikasturte amaiera berezia izan bazen, honen hasiera ere ez da erraza izan. Baina Jasok prestatu du bere kontingentzia plana non Nafarroako Gobernuak onartutako neurri eta protokoloak egokitzen diren ikastolara, eta horrek helduleku garrantzitsua da gure komunitateko haur zein helduak segurtasunez aritzeko ikastolan.
Besteak beste DBHko gelak egokitu ditugu, ikastola goitik behera garbitu eta desinfektatu patioa zonifikatu, segurtasun eta babes pertsonaleko baliabideak eskuratu eta abar. luze bat.
Espero dugu neurriekin, Jaso Ikastolako kide guztien osasuna eta ongizatea babestua izatea.