INGURUMENAREKIKO SENTSIBILIZAZIOA DANTZAREN BIDEZ DBH1. MAILAKO IKASLEEKIN
Pasa den ostiralean, Otsailak 10, DBHko 1.mailako ikasleek artea eta ingurumena uztartzen dituen Planeta dantzan hezkuntza programan parte hartu zuten.
Programak Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzua, Biarritzeko Malandain Ballet-a, Donostiako Cristina Enea Fundazioa eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza du.
Ikasleek egungo ingurumen krisialdiari buruzko ezagutzak jaso eta honi aurre egiteko irtenbideak bilatu behar dira. Eta guzti hau, gelan burutzeko unitate didaktiko, dantza-koreografia lantegiak (Otsailak 10- Apirilak 21) eta Noé balletaren zuzeneko ikuskizunaren bitartez eginen da (Maiatzak 16, Donostiako Victoria Eugenia antzokian).