Pasa den ostiralean, Apirilak 21, DBHko 1.mailako ikasleek artea eta ingurumena uztartzen dituen Planeta dantzan hezkuntza programaren 2. dantza-koreografia lantegian parte hartu zuten.
Programak Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzua, Biarritzeko Malandain Ballet-a, Donostiako Cristina Enea Fundazioa eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza du.
Amaitzeko, datorren maiatzaren 16an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko emanaldia gozatzeko aukera izanen dute eta bertan, ikasitako koreografia ikasleek haien lekutik dantzatuko dute.