Noticias

IKASTOLAKO 2 IRAKASLE MAZEDONIAN- ERASMUS +

Comparte en:

From STEAM to PLS TEAM

Jaso Ikastolan 2023-2024rako ERASMUS + programaren barnean sartu gara izenburu honen pean. STEAM metodologiaren barruan, non zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematika lantzen diren, musikalarekin eta DBHko ikasleekin lotutako proiektu hau gauzatu dugu. STEAM letrei, P (Physical Education) eta L (Literature) letrak gehitu nahi dizkiogu. Bi ikasgai hauek, DRAMA ikasgaian uztartu egiten dira eta, ikastolan ez dugunez, eta,  horretan lan egite aldera, Europako beste bi ikastetxek nola lan egiten duten ikustera abiatuko gara. Proiektuaren helburua, DRAMA ikasgai hori STEAM metodologian integratzen ikastea da.

Lehen bidaitik irisi berriak, Andoni Sagastibeltza  (Euskara) eta Imanol Janices (Gorputz Hezkuntza) irakasleak, Mazedonian izan dira. Ohrideko Sv. Kliment Ohdrinski ikastetxean, hain zuzen ere.

Bertan, 3 eginkizun izan dituzte:

  1. Bertako ikastetxea ezagutu, saioetan murgildu eta irakasleak elkarrizketatzea
  2. Datorren urtean ikasleekin berriro joan ahal izateko akordioa bertako zuzendariarekin sinatzea
  3. Bertako ikasleekin Gorputz Adierazpen tailer bat antolatu eta irakasleei musikala PLS TEAM proiektuaren inguruko nondik norakoak azaltzea.

 

Bikain pasatzeaz gain, eta bisita kulturalak egiteaz gain, informazioz blai bueltatu dira gure bi irakasleak: @jasoeramus instagram kontuan bidai guztia kontatzen ibili dira. Bertan, nabarmenduak atalean, haien bidaiaren bideo guztiak ikusgai dituzue.

Ondorengo bideoan, haien bidaiaren berri izan dezakezue:

Hurrengo bidaia, Maiatza bukarean izanen da DBHko 14  ikaslerekin, Budapest hirira.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…