Pasa den astean, Nerea Moranen eskutik, LH 3. mailako ikasleak baratzean aritu ziren senda belarrak identifikatzen eta horien ezaugarriak ezagutzen.
Topatu genituenen artean, hauexek izan ziren.
-
Ezkerte belarra aurkitu genuen.
-
Txikori belarra. (Sorgin belarra ere dei dakioke). Lorea atera aurretik ozpinetan jar daiteke eta hilabetea pasa ondoren, entsaladan jan daiteke
-
Apobelarra: Katarro dugunean, infusioak eta jarabeak presta ditzakegu. Ukitzean leun-leuna somatzen dugu.
-
Melisa edo Garraizka.
-
Ezkia.
Ikertzen segituko dugu eta topatzen ditugun guztiak sailkatuko ditugu.