Maiatzak 24tik 27ra, Barañaingo “Lagunak eskubaloi taldetik” bideratuta LHko 1. 2. 3. eta 4.mailako ikasleek gozatu dute hainbat saioetan. Eskubaloiko balore eta printzipioak ezagutzeaz gain, modu didaktiko eta ludikoan disfrutatzeko aukera izan dute.
Saio guztiak kontuan izanik, balorazioa baikorra izan da, partaidetza, motibazioa eta gatazka eza azpimarratuz. Ikasleek eskubaloia gehiago ezagutzeko interesa piztu dute.