La Unica Rugby Taldeak eskainitako errugbi saioetan aritu dira LH 5. eta 6. mailako gazteak. Iruñeko talde honek promozioa egiten du Iruñerriko eskola eta ikastetxeetan errugbia zabaltzeko asmoz. Gorputz heziketako irakasleak programa ezagutu ondoren erabaki zuen kontaktuan jartzea eta egunak eta saioak adostu ziren ikastolan egiteko. Bi saio izan ditu talde bakoitzak (urtarrilaren 17tik 21era) eta errugbiaren balore eta printzipioak landu dira, era didaktiko eta ludikoan.
Saioak egin ondoren bilera izan dugu entrenatzaileekin eta balorazioa ezin hobea izan da. Parte hartzea sustatu da eta gatazkarik gabe eraman dira aurrera saioak. Gazteen aldetik erantzuna baikorra izan da eta gehiago ezagutzeko interesa piztu zaie.