HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA eta DBHKO AURREINSKRIPZIOA
2026-2027 ikasturterako aurreinskripzio epea 2026ko martxoaren 9tik 13ra izanen da. Hezkuntza Departamentuak aurreinskripzioa egiteko instrukzioak argitaratu bezain pronto, hemen ere aurkituko duzue informazio guztia.
Ikastola ezagutu nahi baduzu, bi aukera dituzu:
Banako bisita (gomendatua)
Ikastolako zuzendaria eta HHko arduradunaren bitartez, HHko espazioa zein ikastola bere osotasunean ezagutzeko aukera izanen duzu. Banakako bisitarako hitzordua eskatzeko bete hurrengo galdetegia edo zuzenean deitu 948250546 telefono zenbakira.
Ate irekiak
Ikasturte honetan izanen dira urtarrilaren 17an eta otsailaren 7an, larunbatarekin,11:00etatik 12:30era eta otsailaren 25ean, asteazkenarekin, 17:30etik 19:00etara. Ate irekiak HHko 1.mailako haurrak dituzten gurasoentzat bideratuta daude, beste maila edo etapetarako eskatu banako bisita. Ate irekietarako hitzordua eskatzeko bete hurrengo galdetegia edo zuzenean deitu 948250546 telefono zenbakira.
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO AURREINSKRIPZIOA
Martxoaren 17tik 21ra
ESKAERA PRESENTZIALA
Eskaera ikastolako idazkaritzan bertan egin dezakezue (8:30etik 17:00ak arte). Dokumentazioarekin edozein zalantza duzuela, lagunduko dizuegu esku-orria betetzen eta dagokizuen dokumentazioa aurkezten. Ez da hitzordurik eskatu behar.
Ohar garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izanen da.
INPRIMAKIAK
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Derrigorrezko eta aukerazko dokumentazioa
ESKAERA TELEMATIKOA
Eskaerak Educaren Atarian ere aurkeztu daitezke, honako hauen bitartez:
EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
Kontsultatu hemen jarraibideak.
INFORMAZIO-ORRIA (Ikasleak onartzeko prozesua, egutegia…)
ERRENTA BEREIZIAK BETETZEKO DOKUMENTUA
ERRENTA BERMATUA BAIMENTZEKO INPRIMAKIA (3 URTERAKO BAKARRIK – EZ DIO ERAGITEN BAREMOARI).
DBH-ko AURREINSKRIPZIOA
Martxoaren 24tik 28ra
ESKAERA PRESENTZIALA
Eskaera ikastolako idazkaritzan bertan egin dezakezue (8:30etik 17:00ak arte). Dokumentazioarekin edozein zalantza duzuela, lagunduko dizuegu esku-orria betetzen eta dagokizuen dokumentazioa aurkezten. Ez da hitzordurik eskatu behar.
Ohar garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izanen da.
INPRIMAKIAK
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera-orria, behar bezala beteta.
- Familia-liburuaren fotokopia/jaiotza-ziurtagiria/pasaportea/NAN/AIZ-ren fotokopia.
- Errolda-ziurtagiria/bizikidetza-ziurtagiria, adingabea eta gutxienez guraso/legezko tutore bat jasotzen duena.
ESKAERA TELEMATIKOA
Eskaerak Educaren Atarian ere aurkeztu daitezke, honako hauen bitartez:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak.
