Ikastolen proiektuak laguntzeko sortu da Tanta ekimena. Covid egoera honetan zaila egiten zaigu bestela sortzen ziren elkartasun eta laguntza ekimenak gauzatzea, adibidez, ikastolen aldeko festak.
Egoera honi erantzuteko Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHIE) “Tanta” boletoak atera ditu, bere salmentaren bidez, bestelako ekimenak ez antolatzearen ondorioak ahal den neurriak estaltzeko.
“TANTA ZOZKETA”
Boleto hauek Nafarroako ikastoletan ez ezik, beste lurraldetako ikastoletan ere salduko dira.
Saria 60,000€ izango da eta zozketa ekainean izango da, notarioaren aurrean.