Noticias

LIÉBANA GOÑI YARNOZen BIXITA – SARTU ETA SORTU

Comparte en:

Lehengo astean DBHko 1. mailan Liebana Goñi Yarnoz, ilustratzailea eta idazlea Iruindarraren bisita izan dugu, Iruñeko Udalaren “Sartu eta Sortu” egitasmoaren baitan.

Liebana Goñi Yarnoz

Liebanak bere ibilbidea nolakoa izan zen ilustratzaile bihurtu arte azaldu zigun, eta ikasleak arte eta sormenaren inguruan lan aukera asko dagoela ohartarazi zituen.

Ikasleek galdera ugari egin zizkioten, bai ikasketen inguruan, zein bere lan esperientziari buruzkoak. Liebana oso hurbila izan zen, ikasleen galdera guztiak argitu zituen, eta ikasleetako batzuek ilustrazioari buruz duten ezagutzaz harritua geratu zela esan genezake.

Elkarrizketaren ondoren, ilustrazio lan baten pausoak erakutsi zizkigun bere ordenagailuan. Hasierako ideiatik abiatuz, bozetoak eta erdi bideko detaile guztiak nola antolatu eta garatzen dituen erakutsi zigun adibide polit batekin. Azken atal hau izan zen ikasleentzat ikusgarriena, baina ziur gaude gurekin igaro zuen denbora honek bat baina gehiago artea eta sormenaren munduan gehiago murgiltzeko inspitatu dituela.

Mila esker Liebana zure esperientzia eta denbora tartetxo hau gurekin partekatzeagatik! Eta Iruñeko Udalari, ikasleei horrelako aukerak eskeintzeagatik. Hurren arte!

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…