LH2. mailako ikasleak Erdi Aroa lantzen ari dira.
Gaia lantzeko, garaian murgildu dira. Garaiko jantziak ipini eta binaka, gurasoen laguntzarekin, Nafarroan ditugun Erdi Aroko eraikuntzen informazioa bildu eta gelara ekarri dute, bertan denoi azalduz.
Ikasle batzuk landu duten eraikuntza ezagutzera ere bertaratu dira. Beste batzuk, aldiz, ordenagailuaren bidez bisita birtuala egin dute eta oso esperientzia polita eta interesgarria izan dela esan digute.