LH 3. A mailako ikasleek, pasa den ikasturtean bizitako berrogeialdiari buruzko hausnarketa egin genuen eta honek guregan sortutako emozioak zuekin partekatu nahi ditugu.
Gehien errepikatzen diren emozioak , tristura, poza eta beldurra izan ziren.
Triste sentitu ginen ezin genuelako lagunekin jolastu.
Beste alde batetik ezin genituen aitona-amona bisitatu, ezin genituen izeba-osabak ikusi, ezin genuen lehengusu-lehenginekin jolastu…
Batzuk, oso triste sentitu ginen, gure senideren bat isolatuta egon zelako eta batzuk, gaixorik egon ginelako.
Garai honek, pozarako lekua ere utzi zuen. Gure artean familiarekin egon ahal izatea izan da poza handiena sortu zuena.
Familiaz disfrutatu ahal izan genuen, egunero, gauetan jolasten ginen, elkarrekin denbora gehiago pasatzen genuen. Familiarekin oso ongi pasatu genuen.
Egunerokotasuna, monotonia alde batera uzteko jolas berriak asmatu genituen, elkarri erronka berriak proposatzen genizkien eta familia-harremanetarako oso pozgarria eta aberasgarria izan zen.
Beldurra ere agertu zen. Albisteak ikustean, birusa nola zabaltzen zen ikustean, beldur egoten ginen eta etxean itxita, kanpoan zer gertatzen zen ongi jakin gabe, gure artean beldurra sortzen zen. Kalera atera ahal izan genuenean berriz, guregan beldurra desagertu zen, konturatu ginen ez zela “horrenbesterako”.
ZER IKASI GENUEN?
Berrogeialdiak ere zerbait erakutsi zigun, zerbait ikasi genuen. Esate baterako ikasi genuen etxean gauza asko egin daitekeela. Ezezagunak edo aritzen ez ginen hainbat joko eta jolasetan aritu ginen: kartetan, partxisean, mahai-jolasetan…
Ikasi genuen ere ditugun gauzak baloratzen: familia dugula, kalera nahi dugun momentuan ateratzeko askatasuna, dugun osasuna eta inguratzen gaituztenen osasuna, otordu guztiak egin ditzakegula, familiarekiko harremanak zeinen inportanteak diren…
ZER GALDU NUEN?
Galdu genuen gauzarik garrantzitsuenetariko bat, lagunekin egotea izan zen, faltan botatzen genituen.
Aitona-amonarekin egotea.
Kalea ateratzea.