Errigora Kanpainaren bidez, Nafar Hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskuratzeko aukera dugu. Salmentatik ateratako diruaren bidez, beste proiektu batzuen artean, Lodosako, Tuterako eta Vianako ikastolak diruz laguntzen ditugu.
Aurtengo kanpainaren produktuak:
- Saski beltza, betikoa, 55€ren truke jaso ahal izango dena.
- Berdea 65€tan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua.
- Saski zuriak—berezia— 75€ko balioa izango du; Gabonetako saskia.
Azaroaren 12ra arte (azken hau barne) izango da eskaerak egiteko aukera. Aurten inoiz baino gehiago, eskaera egiteko modu eroso eta eraginkorrena hemen bertan online egitea www.errigora.eus . Dena den, Jaso ikastolako idazkaritzan ere egin ahal dira eskaerak (telefonoz edo emailez).