Maiatzaren 8an Barañainen eta maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean Baluarten iragarrita zeuden emaaldiak atzeratu behar izan ditu Jaso Ikastolak pandemia dela medio. Estreinaldia, uda osterako espero da. Jarduerak sareetan jarraitzen du.
COVID19aren krisia dela eta, Jaso Ikastolak urtero ekoizten duen musikalaren udaberriko emanaldiak uda ostean eskainiko ditu Jaso Fundazioak. Oraindik data finkorik gabe, maiatzaren 8an eta ekainaren 1ean eskaintzekoak ziren funtzio didaktikoak atzeratu egin dira.
Baina taldeak ez dio entsaiatzeari utzi. Oraindik ere testu entsaioek online egiten jarraitzen dute, eta hainbat ekimen sortu dituzte.
SARRERAK
- Erositako sarrerak estreno data berrirako baliagarriak izango dira, inungo aldaketarik gabe.
- Norbaitek sarrerak berreskuratu nahiko balitu, inungo arazorik gabe erositako bide berean bueltatu ditzake, eta ikastolan erosita badira, ikastola irekita dagoen momentura itxaron beharko du kantitatea berreskuratzeko.
Youtube Jaso Musikala kanala eta Telegram kanakal pil-pilean.
Astero, Youtube kanalean bideo berri bat eskegitzen da #etxeangelditu edota #etxeandantzatu bezalako mezuei indarra eman nahian. Izan Arduratsua bideoklipa estreinatu ostean, eta lehenengo asteetan 2000 ikustaldi baino gehiago izan ostean, bertsio berri bat sortu dute. Izan arduratsua etxean. Abeslari bakoitzak, bere etxetik, kanta grabatu eta beste formatu batean eskaini da.
Bestalde, atrezzoko taldea, akrobatak, dantzariak eta multimediako kideek, haien bertsioa ere egin dute, eta astero berri bat igotzen da kanalera.
Bideo hauek guztiak modu esklusiboan inork baino lehenago jaso nahi dituenarentzat ere aukera dago. Jaso Ikastolako antzerki musikal taldeak VIP kanal bat du Telegramen, modu esklusiboan edukiak lehenago jaso eta sarrerak eskuratzeko abantailak dituztelarik.
@jasomusikala Instagram kontuan zuzenekoak artista ezagunekin.
Artista ezagunekin elkarrizketa oso berezi eta politak izan dituzte haien instagram kontuan “direct”/zuzenekoak eginez. Modu honetan Zuriñe Hidalgo, Eitbko aurkezlea eta Hesian taldeko abeslaria izan zen lehena eta Malen Arangoa ikaslearekin izan zuen solasaldia. Ostera Oihan Vegak TOP GAZTEA programa @jasomusikala kontutik ere eman zuen zuzenean. Gerora Guido Balzzareti Antzerki musikal aktore ezagunarekin (West Side Story, Los Miserables) Oihan Villalobosek ere elkartrukea izateko aukera izan zuen.
Hauek izan dira beste batzuk
Asteazkena, apirilak 22, 19:00- Nerea Garmendia (Allí Abajo serieko aktorea)
Ostirala, apirilak 24, 18:00- Andoni Agirregomezkorta (Vaya Semanitako Euskal aktorea)
Astelehena, apirilak 27,19:00- Jon Plazaola (Allí abajo serieko aktorea)
Asteazkena, apirilak 29, 18:00- Almudena Cid (Gimnasta olimpikoa eta El secreto de puente viejoko aktorea)
Baina zuzenekoak ez dira bukatu. Hurrengo egunetan Instagrameko kontuak sekulako gonbidatuak izango ditu.
Asteazkena, Maiatzak 6, 18:00- Iñaki Cobos (Ballet Nazionaleko bestuario diseinadorea)
Ostirala, Maiatzak 8, 18:00- Julian Iantzi (aurkezlea)
Astelehena, Maiatzak 11, 18:00- Baloreak (Musika taldea)
Asteazkena, Maiatzak 13, 18:00- Iban García (Komunikadore eta Youtuberra)
Ostirala, Maiatzak 15, 18:00- Blue Jeans (Idazlea)
Honenbestez, zuzenekoek jarraituko dute alarma egoerak jarraitzen duen bitartean, eta @jasomusikala sareetan adi egotera gonbidatu nahi zaituztegu.