Noticias

Neskak ere futboltxo ligaskan

Comparte en:

Aurten, aurreneko aldiz, neska taldea osatu da Jaso Ikastolan Nafarroako futboltxo ligaxkan parte hartzeko. Horrek esan nahi du DBHko 1. mailako neskek Iruñetik kanpo ere jokatzen dituztelako partidak. Tafallan eta Erriberrin, esate baterako. Azkena, joan zen larunbatean, Arbizuko kiroldegian jokatu zuten. Jaso Ikastolako neskek 3-2 galdu bazuten ere, bizi-bizi aritu ziren eta aukera politak sortu zituzten. Kontua da arbizuarren atezaina oso ona dela eta jaurtiketa zailenak ere gelditu zituela. Hala esan digu behintzat gure berriemaile berezi Unai Arellanok. Heldu den larunbatean etxean, hau da, Jaso Ikastolan bertan jokatuko dute gure neskek, Tafallako Tafatrans taldearen aurka, goizeko 11:00etan. Ea denok hurbiltzen garen animoak eman eta giroa piska bat berotzera.

Jaso Ikastolako nesken taldea honako ikasleek osatzen dute: Oskia Adin, Ainhoa Bedmar, Ainara Redin, Ane Senar, Maitane Zabaleta, Mara Ekisoain, Leire Kniese, Anne Bernarte, Lohitzune Adrian eta Juana Santxez. Entrenatzaile lanetan, berriz, Javier Gutierrez dabil.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…