Ez, ez dira Donostiako estropadak, Jaso Ikastolako ikasleak baizik. DBHko 2. mailako ikasleak Arga ibaian ibili ziren joan zen asteazkenean, eta gustura asko aritu ziren bogan eta zian. Gorputz Heziketako ateraldia zela eta, prestakuntza saio berezia jaso zuten pare bat egun lehenago eta Argako uretan ibiltzeko bi ontzi ekarri zituzten Lekeitiotik: Kresala eta Zoragarri. Halaxe aritu ziren goiz osoan, gogo eta umore onez. Jaso Ikastolako neska-mutikoak iaz atera ziren aurrenekoz arraun egitera. Aurtengoa bigarren ateraldia izan da, ez ordea azkena. Imanol Janices irakasleek esan digunez, hurrengo urteetan ere jarraitzeko asmoa dute.
Noticias
Noticias relacionadas
LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian
Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA
Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…