Noticias

Maiatzaren 15ean, manifestazioa

Comparte en:

Nafarroan ere euskaraz bizitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko, hilaren 15ean manifestazioa eginen da Iruñean, 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Manifestaziorako deia Kontseiluak egin du, eta euskalgintzaren babes erabatekoa jaso du. Ikastolen Elkarteak bat egin du deialdierakin, beste hainbat talde eta eragilerekin batera: Sortzen-Ikasbatuaz, Oinarriak, AEK, IKA, EHE, Berria, Topagunea, Euskal Idazleen Elkartea,… Ehundik gora elkartek eta milaka herritarrek adierazi dute atxikimendua.

Funtsean, Nafarroako Gobernuak euskara baztertzen duela eta euskaldunak bigarren mailako herritartzat hartzen dituela salatu nahi du euskalgintzak. Aldi berean, euskarak arnasa behar duela eta gauzak beste modu batera egin daitezkeela aldarrikatuko da. Jaso Ikastolak bat egiten du aldarrikapenarekin eta manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.

Erantsitako agirian deialdiaren testu osoa topatuko duzue eta bideoan, berriz, Iruñeko Alde Zaharreko karriketan egindako iragarkia.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…