Noticias

GURASO ESKOLA: FAMILIAN AURREZAINDU: Droga Menpekotasun programa

Comparte en:

2015-16 ikasturte honetan lantalde berezi batzuk antolatzeko asmoa dugu.

Lantalde horietan …. guraso guztiek parte har dezakete, drogen erabileraren gaineko familiaren prebentzioari buruz eta hau guztia, Nafarroako Gobernuak onartutako indarreko Droga-Menpekotasunaren Foru-Planaren esparruan.

Forbidding Vector Signs "No Smoking", "No Drugs", "No Cannabis" and "No Alcohol"

Guztien parte hartzea interesgarria izango litzateke, zenbat eta gehiago izan orduan eta gehiago ikasiko baitugu elkarrekin. Gainera, ez da aditurik izanen gure artean eta, drogen afera gure seme-alabei helarazteko ditugun kezkak, zalantzak eta beharrak mahai-gaineratzeko balioko digu.

Ekimen honen helburu garrantzitsuena elkarren arteko formazioa hobetzea da, bai gure seme-alaben aurrean gai hau planteatzeko tenorean eta baita erantzun egokienak gureganatzeko ere drogen kontsumoaren inguruko edozein egoera gatazkatsu agertzen denean.

Datos del curso

Bestalde, saioak behar diren bezala emateko denbora urria dela eta, sortuko diren taldeek parte-hartzaile mugatua izango dituzte. Hau horrela izanik eta antolaketa erraz dezagun, zuen izena behean jartzen duen epe eta baldintzetan ematea eskatzen dizuegu.

Izen emate orria

Orri hau beteta eserna@jasoikastola.net helbidera bidali behar da.

Parte-hartzaileak onartzeko izen-emateen ordenari jarraituko diogu zorrozki ,beraz, interesaturik egonez gero berehala apuntatzea garrantzitsua litzateke. Gu geu, Rakel eta Jose Luis, ikastolako gurasoak gara zuek bezala, eta elkarrekin droga-kontsumoaren arazo hauei aurre egiteko moduaren gainean ikasteko gogoz gaude. Halaber, hau guztia antolatzea eta eztabaidak moderatzea gure esku egongo da.

Azpimarratu beharra dago ekimen honek Nafarroako Gobernuko Droga- menpekotasuneko Foru-Planeko teknikarien gidaritza duela, eta, nola ez, ikastolako Zuzendaritza Taldeko eta irakasleriaren laguntza ere.

Zuen zain egongo gara eta anima zaitezte!!!

Jose Luis Beaumont – Moderatzailea 

Raquel Goñi- Moderatzailea

 

Lourdes larrea -Moderatzailea 

Itziar Aierdi- Moderatzailea  

Idoia  Illarramendi – Hezkuntza Zuzendaria

Edu Serna- Orientadorea

 

Comparte en:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…