2015-16 ikasturte honetan lantalde berezi batzuk antolatzeko asmoa dugu.
Lantalde horietan …. guraso guztiek parte har dezakete, drogen erabileraren gaineko familiaren prebentzioari buruz eta hau guztia, Nafarroako Gobernuak onartutako indarreko Droga-Menpekotasunaren Foru-Planaren esparruan.
Guztien parte hartzea interesgarria izango litzateke, zenbat eta gehiago izan orduan eta gehiago ikasiko baitugu elkarrekin. Gainera, ez da aditurik izanen gure artean eta, drogen afera gure seme-alabei helarazteko ditugun kezkak, zalantzak eta beharrak mahai-gaineratzeko balioko digu.
Ekimen honen helburu garrantzitsuena elkarren arteko formazioa hobetzea da, bai gure seme-alaben aurrean gai hau planteatzeko tenorean eta baita erantzun egokienak gureganatzeko ere drogen kontsumoaren inguruko edozein egoera gatazkatsu agertzen denean.
Bestalde, saioak behar diren bezala emateko denbora urria dela eta, sortuko diren taldeek parte-hartzaile mugatua izango dituzte. Hau horrela izanik eta antolaketa erraz dezagun, zuen izena behean jartzen duen epe eta baldintzetan ematea eskatzen dizuegu.
Orri hau beteta eserna@jasoikastola.net helbidera bidali behar da.
Parte-hartzaileak onartzeko izen-emateen ordenari jarraituko diogu zorrozki ,beraz, interesaturik egonez gero berehala apuntatzea garrantzitsua litzateke. Gu geu, Rakel eta Jose Luis, ikastolako gurasoak gara zuek bezala, eta elkarrekin droga-kontsumoaren arazo hauei aurre egiteko moduaren gainean ikasteko gogoz gaude. Halaber, hau guztia antolatzea eta eztabaidak moderatzea gure esku egongo da.
Azpimarratu beharra dago ekimen honek Nafarroako Gobernuko Droga- menpekotasuneko Foru-Planeko teknikarien gidaritza duela, eta, nola ez, ikastolako Zuzendaritza Taldeko eta irakasleriaren laguntza ere.
Zuen zain egongo gara eta anima zaitezte!!!
Jose Luis Beaumont – Moderatzailea
Raquel Goñi- Moderatzailea
Lourdes larrea -Moderatzailea
Itziar Aierdi- Moderatzailea
Idoia Illarramendi – Hezkuntza Zuzendaria
Edu Serna- Orientadorea