Noticias

Zuzendaritza eta aurpegi berriak

Comparte en:

Denak ikastolan gaude jadanik, DBHko ikasleek ere hasi baitute ikasturtea. Aurten, gainera, zuzendaritza talde berrituarekin ekin diogu lanari. Irailaren lehenaz geroztik, Eduardo Serna da Jaso Ikastolako hezkuntza zuzendari berria. Eduardok eskarmentu handia dauka irakaskuntzan –28 urtez aritu da irakasle lanetan ikastolan bertan– eta Unai Arellanoren lekukoa hartu du zuzendaritzan. Eduardok Elena Ronkal zuzendari kudeatzailearekin eta koordinatzaileekin batera egingo du lan. Koordinatzaileen artean ere izan da berrikuntzarik: aurrerantzean Andone Salbarredi izanen da Haur Hezkuntzako koordinatzailea eta Antxon Zabalza DBHkoa. Lehen Hezkuntzan, berriz, Felix Senarrek jarraituko du, azken urteotan bezala.

Irakasleen artean pare bat aurpegi berri topatuko ditugu. Berriak eta gazteak, odol freskoa alegia. Aitor Goikoetxea lekunberriarrak ingelesko eskolak emanen ditu HHn eta LHko lehen zikloan. Bigarren eta hirugarren zikloan, aldiz, Amaia Tapiz tolosarra ibiliko da ingeleseko espezialista lanetan. Lehen Hezkuntzako goi zikloek ingeleseko gela berria estreinatu dute, gainera. Jaime Goñi ez da berria ikastolan; urteak eman zituen orientatzaile lanetan eta orain, hiru urteko eszedentziaren ondotik, irakasle gisa itzuli da. DBHko lehen mailako tutore izanen da eta hainbat ikasgai emanen ditu Jaimek. HHn eta LHn orientatzaile berria dugu: Rakel Sueskun Flamarique. Rakelek aspalditik eta gertutik ezagutzen du ikastola, Jasoko ikasle ohia da eta.

Hemendik gure ongi-etorririk beroena opa nahi diegu hasi berri guztiei.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…