Matrikulazio kanpaina dela eta, euren seme-alabak zer ikastetxera eraman erabaki behar duten gurasoak hartzen ari gara egunotan. Jaso Ikastola bertatik bertara ezagutu nahi izanez gero, oraintxe duzu aukera paregabea. Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik aurrera, 2 urteko geletan izena eman nahi duten gurasoen txanda da. Asteazkenetan, berriz, 3 urteko gurasoak ari gara hartzen, horiek ere 17:00etan. Ikastetxeko instalazioak ikusteaz gainera, informazio zuzena eskuratu eta zalantzak argitzeko aukera izanen duzue.
Aipaturiko egunetan etortzerik ez baduzue, dei 948 250546 telefonora eta eskatu hitzordura.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan izena emateko epea otsailaren 7tik 14ra egonen da zabalik. Bi urteko geletan izena emateko ere epe bera daukazue Jaso Ikastolan. Puntuei dagokienez, berrikuntza bakarra dago aurten: bizitokia ikastolaren kode postal berean dutenek (gure kasuan, 31008 kodean bizi direnek) puntu erdia jasoko dute.
Nafarroako Gobernuaren Foru Agindua irakurtzeko edota xehetasun gehiago izateko, sar zaitezte Hezkuntza Departamentuaren web gunean hemen klikatuz.
Behin izena emateko epea amaituta, otsailaren 15ean Haur Hezkuntza sartzeko eskaera egin duten ikasleen baremazioa eginen dugu; beharrezkoa balitz, otsailaren 16an zozketa publikoa eginen litzateke, eta 18an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
Bi urteko geletarako egutegia honako hau izanen da: otsailaren 17an baremazioa, 18an zozketa publikoa beharrezkoa balitz, eta 21ean behin-behineko zerrendak.