Ikastolan egindako ibilbidea behar bezal bukatzeko, DBHko 4.mailako ikasleak apirilaren 27an atera ziren Malaga aldera ikasbidaiaz.
Lau irakasle-laguntzaile joan ziren beraiekin: Jose Luis Jorajuria, Patxi Arellano, Patrizia Pinedo eta Joseba Arbaiza.
Malagarako bidaia autobusez egin zuten gaua probestuta, bai haratekotan, baita honatekotan ere.
Lehendabizko egunetan eguraldi oso ona izan ez bazuten ere, gero hobetu egin zuen eta egin ahal izan zituzten prestatutako jarduerak: SELWO MARINAra bisita, kayak, voley playa, itsasontzian itzulia, SELWO AVENTURAra bisita animaliak ikustera eta teleferikoa.
Bidai polita izan da, ustekabe txarrik gabea. Orain azken txanpa: 3. ebaluazioa eta behar dituztenentzat errekuperaketak.
Ekainaren 8an, ikastolako bestan benetako agurra eginen zaie aterako diren ikasle hauei.