Atzo goizean, 2 urteko gelak motxila hartuta Magdalenara abiatu ginen eguraldi zoragarriaz gozatzeko.
Autobusetik jeitsi bezain pronto pottokak ikusi genituen, begira-begira egon ginen gustura. Ondoren, baratza eder bat letxugaz beterik, baten bat hartzeko eta etxera eramateko gogoa ematen zuen.
Geroago, paseo handi bat eman genuen paisaiaz gozatzeko. Zikoinen kabi handiak, zaldi ederrak, txakurrak, pottoka txiki bat esnea hartzen amaren tititik, eta abar ikusi genituen. Zuhaitz mota ezberdinak ere baziren.
Gose ginenean, belardian eseri eta patxadaz gosaldu genuen etxetik ekarritako bokata. Ura ere ederki sartzen zen! Jolasten ari ginenean, Eneko eta Iratiren aiton-amonak bisitatxo bat egin ziguten.
Palak, kuboak, baloiak, sokak, oihalak, saltoka, korrika, zilipurdika. Amaiak ederki freskatu gintuen. Irantzurekin korrika egin genuen, Estherrek pottokak erakutsi zizkigun, Gurutznek abestu zuen, Marianek salto egiten lagundu gintuen eta Arantxarekin jolasean berehala joan zitzaigun goiza!
Ikusi-ikusi argazkiak…