“INVOC4TIUM”, Nafarroako Jaso Ikastolak sortzen duen 3. musikalak, ikastetxe desberdinetako 850 ikasle inguru eramango du Arriagara
Goizeko emanaldia Bizkaiko ikastolei eta ikastetxeei zuzendua da, eta, arratsaldekoa, aldiz, publiko orokorrari Euskarazko ikuskizun honetarako sarrerak 10 euro balio du.
Apirilean eta ekainan, Nafarroan izandako arrakastaren ostean, Jaso Ikastolako ikasleek INVOC4TIUM –Musikala- berriro ere oholtzaratuko dute heldu den urriaren 20an. Arriaga antzokia izango da dantzak, akrobaziak, zuzeneko kantak eta musika uztartzen dituen musikal honek eskainiko duen Euskal Autonomi erkidegoko lehengo antzokia. Oso emanaldi berezia izanen da, goizez (11:00etan) 3 ikastetxe desberdinetako 850 ikasle inguru bilduko baititu, hala nola, Trapagaranko Franciscanas de Montpellier, Balmasedako Zubizaharra ikastetxea eta Sopelako Ander Deuna ikastola . Arratsaldez bigarren funtzio bat izanen da 19:00etan. Hau, publiko orokorrari zuzendua. Arratsaldeko emanaldiko sarrerak 10 €ko prezioa du eta, Arriagako takiletan edota www.teatroarriaga.com -en daude salgai.
Ikastolako 12 eta 16 urte bitarteko 44 ikasle ari dira 2014ko irailetik INVOC4TIUM prestatzen. Imanol Janicesek (Gorputz Heziektako irakaslea), Edu Sernak (Ikastolako Zuzendari Pedagogikoa) eta Irantzu Zabalzak (Lhko irakaslea) zuzendutako saio honetan, helburu nagusia, euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzea da. Hori guztia, disziplina anitzeko ikuskizun batean uztartuz. Zentzu honetan, ikasleak motibatzen dituzten alorrak landuz garatzen dituzte euren konpetentziak– gidoia sortu, abestien letrak moldatu, lan audiobisualak egin, dantzak, aktuazioak eta bestelakoak koordinatu-. Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere, bizikidetza bezalako baloreak landu dira prozesuan zehar. Musikal honek duen beste helburu nagusietako bat natura zainketa sustatzea da. Mezu hau indartzeko asmoz, ikuskizun berri bat ikusiko da lehenengo aldiz emanaldi honetan. Horrek guztiak, Iruñako Mankomunitatearen laguntza izan du.
Arriagatik igaro ostean, Jaso Ikastolak INVOC4TIUM Euskal Autonomi Erkidegoan emango du bere azken emanaldia, aurreko urtean IKI MILIKILI KLIK! Musikalarekin egin zuen bezala. Azken ikuskizun hori, azaroaren 26an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskainiko da. Bilbon bezala, goizez ikastetxeei eskainiko zaie eta arratsaldez, publiko orokorrari.
SINOPSIA
Lurra, Haizea, Sua eta Uraren kontrola lortu nahi dute Heriok (Pablo Roncales) eta bere laguntzaileek mundua haien eskuetan jartzeko. Hau ekiditeko Naiara (Saioa Castillo), Alain (Xabier Dean) eta Ametsek (Miren López) abenturaz beteriko bidaia bati ekingo diote 4 elementuak ohartarazteko asmoz. Ama Natura (Maialen Pasual) inbokatzea ezinbestekoa izango dute haien helburua lortzeko
Iruñea -, 2015eko Urriaren 1a