Haur Hezkuntzako 2.mailetako ikasgeletan udazkena gaia lantzen ari gara. Hau dela eta, Agustin Ibarrolak egindako “Naielen Ostadarra” izeneko artelana ezagutu dugu et gure basoa ere sortu dugu.
Honekin batera Inurrien bizimodua ezagutu dugu eta geletan Inurritegi txiki bana egin dugu.
Gaiari amaiera emateko udazkeneko fruituekin merienda egin dugu: intxaurrak, hurrak, gaztainak, almendrak, mahatsa, mandariak…
Bukatzeko, ikasleek gurasoak artelana ikustera gonbidatu dituzte .