Noticias

“Lanbideak” gaia lantzen

Comparte en:

Haur Hezkuntzako 2. mailakoak “lanbideak” gaia lantzen ari direla eta, apirilaren 4ean gelako hiru aita etorri zitzaizkigun beraien lana zertan datzan azaltzera; bi suhiltzaile eta helikopteroarekin lan ezberdinak egiten ibiltzen den beste aita bat.

Hasieran, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiak Areto Nagusian elkartu ziren etorritako gurasoekin. Helikopteroarekin lanean aritzen den aitak, bai argazkiak eta bai bere lanerako erabiltzen dituen jantziak eta tresnak erakutsi  zizkigun. Geroago, suhiltzaileek ere beraien jantziak erakutsi zizkiguten. Horren ondoren, patioan, ekarritako  kamioia eta honek dituen tresnak  erakutsi zizkiguten, eta bukatzeko, tutu malguetatik ura botatzen utzi zieten ikasleei.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…