«Otsailak 7an, Pamielak argitaratu duen 2012ko euskarazko mikro-ipuin lehiaketako liburuxka aurkeztu zen Iruñeako Katakrak liburudendan. Ekitaldian saridunek haien ipuinak irakurri zituzten epaimahaikide, editore, ikuslego eta gonbidatu berezia zen Maialen Lujanbioren aurrean.
Irabazleen artean, Jasoko DBH 3.mailako ikasle dugun Sara Urdirotzek bere «Haren begi beltzak » ipuin saritua irakurri zuen.
Aipatzekoa da 1600 mikro-ipuin baino gehiago aurkeztu zirela, beraz, meritua oraindik ere handiagoa da.
Zorionak, Sara! Segi idazten! «