Hainbat pedagogoen iritziz “Haur Hezkuntzako ikasleei problema eta ikerketa konplexuak jarri behar zaizkie“.
Gaur egun Jasoko DBHn dugun robotika eta programazio proiektua kontuan harturik, HHan ere badugu aukera!
Bee-Bot programaren bidez hasi gara lantzen. iPaderako app bat da. 12 zailtasun maila ditu eta aurrenekoak erabil ditzakegu noranazkoa, aurrera, atzera, ezkerrera, eskumatara… lantzeko gure txikiekin.
Logika, kokapena, errepikamenak, noranzkoak… elkarrekin lantzeko aukera politak.