Gogoratuko duzuenez, otsailean gai honen hiru atal landu genituen (Gizakion izaera mugatuaren ikaskuntza, Esker onaren ikaskuntza eta Pazientziaren plusaren ikaskuntza). Ikastaroari buruz zuek egin zenituzten balorazioak oso onak izan ziren eta gainera martxoan gaiarekin jarraitzeko nahia adierazi zenuten. Beraz, oraingoan beste lau atal hauek jorratuko ditugu:
– Kontzientziari entzutearen ikaskuntza.
– Giza duintasunaren ikaskuntza.
– Elkarrizketa plusaren ikaskuntza.
– Enpatia plusaren ikaskuntza.
Helburua: Ikasleekin lantzen ari garen materialetik abiatuz, pertsona izaten hezteko lau ikaskuntza landuko ditugu.
Metodologia: 4 orduko ikastaro honetan elkarren arteko gogoeta bultzatuko dugu, zuen seme-alabekin lantzen ditugun filma zatiak, abestiak eta testuak erabiliz.
Egunak eta orduak:
– Martxoak 21, asteazkena, 17:00-19:00
– Martxoak 28, asteazkena, 17:00-19:00
Lekua: Ikastolako ARETO NAGUSIAN.
Ikastaro-emaileak: Unai Arellano eta Andoni Sagastibeltza
(DBHko Bizikidetza irakasleak)