Aurreko astean, otsailaren 8an, Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailako ikasleek Pello Añorga idazlearekin literatura-topaketa izan zuten Ikastolan.
2. mailakoek idazlearen kontakizunekin gozatu ahal izan zuten; 4. mailakoek, berriz, idazleari bere lanari buruzko galderak egin zizkioten, eta berak, tarteka, bere hitz jokoekin eta erritmo ariketekin ikasleengan irakurtzeko interesa suspertu zuen. Goiz polita izan zen.