Noticias

Patxi Zubizarretaren sekretuak

Comparte en:

Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, 1964) hainbat sekretutxo kontatu ditu Jaso Ikastolako laugarren mailako neska-mutikoen galderei erantzunez. Topaketa ikastolako liburutegian izan da. Ikasleak elkarri  txanda eman ezinik ibili dira, besoa gora eta behera, galdera asko baitzituzten Zubizarretarentzat.

“Idazleak oso gezurteroak gara”, bota du halako batean ordiziarrak, “baina kontu handiz ibiltzen gara gezurrekin”. Zubizarretak esan duenez, bere bizitzako pasarte asko sartzen ditu liburuetan, eta ez soilik bereak, baita etxeko eta inguruko jendearenak ere. Benetako izenik aipatu gabe, ordea: “Pantaleon, esate baterako, ni neu naiz, Gasteizen bizitzeaz aspertuta dagoelako beroaren eta abenturaren bila abiatzen den norbait”. Liburuan, berriz, elurrezko panpina da Pantaleon. Pantaleon badoa lanarekin Euskadi Saria eskuratu zuen, hain zuzen ere, 2006. urtean.

Zubizarretak egunez idazten du, beti idazluma fin-fin batekin. Etxean gutxitan topatzen omen du idazteko behar duen bakea. Horregatik, nahiago du liburutegian edo kafetegi batean idatzi. Esan duenez, idaztea ez da lan erraza, baina, hala ere, idazketa bera baino astunagoa egiten zaio zuzenketa lana. Izan ere, hamar aldiz (bai, bai: hamar aldiz!) zuzentzen ditu testuak.

“Berrogei urterekin hasten da bat ondo idazten”, adierazi du jarraian ordiziarrak. Berak 25 bat urterekin idatzi zuen lehen liburua, baina orain lotsatu egiten da hura aipatzen badiote. Ez zaio batere gustatzen, ezta izenburuaa ere (Jesus, Marie ta Joxe). “Ez irakurri, mesedez”, erregutu die ikasleei.

Euskal Herriko idazle oparoenetako da Zubizarreta. Hogei urtetik gora daramatza liburuak idazten, batez ere haur eta gazte literaturan, eta ez dirudi jarioa agortu zaionik. Amaitu berria du baleen inguruko istorio bat. Hala ere, apal-apal mintzatu da ikasleen aurrean. Esan duenez, berak ez du aparteko irudimenik: ”Ez dut gauzak asmatzeko ahalmen berezirik. Istorioak hor kanpoan daude, kalean, egunkarietan, argazkietan, nork kontatuko zain”.

Idazle eta itzultzaileak asko zaintzen ditu bere testuekin argitaratzen diren irudiak, testuak bezain garrantzitsuak iruditzen zaizkiolako. Batez ere Jokin Mitxelena eta Elena Odriozola ilustratzaileekin egiten du lan, eta asko estimatzen ditu haren marrazkiak.

Andoni Zubizarreta kirolariarekin zerikusirik ez duela argitu ondoren, bere ametsen berri eman digu itzultzaileak: “Gustatuko litzaidake Bernardo Atxagarenak bezala nire lanak hizkuntza askotara itzulita ikustea: arabieraz, italieraz, frantsesez… Horrela bidaiak egiteko aitzakia izango nuke. Eta atzerrian urtebete-edo gustura pasako nuke, familiarekin”.

Argazki guztiak ikusteko, sar zaitez MobileMe galerian edo Flickr-en.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…