Urtero bezala eta, eguraldi onarekin batera, DBH 3. mailako eta 4. mailako ikasleak SURFA eta MENDI BIZIKLETA egitera joan dira, hurrenez hurren, gorputz heziketako irakasgaiaren programazioaren barruan.
DBH 3. mailako ikasleak Donostiara abiatu ziren hilaren 27an. Zurriolako ondartzan dagoen Pukas Surf Eskolan aritu ziren taula gainean olatuak hartzen.
DBH4. mailakoek aldiz, lehorrera jo zuten 28an. Erreniega mendia igo zuten bizikletaz. Batzuk Zarikiegi herriraino iritsi ziren, beste batzuk ordea, goraino.
Natur jarduerak jarduera fisikoa baino zerbait gehiago ere badira, harremantzeko eta emozio berriak bilatzeko balio dute!Eguneroko errutinan bizitako sentimenekin konparatuz, sistema limbikoa askoz ere gehiago garatzen dute garunean!!
Argazki gehiago gure FLICKR galerian ikus ditzakezue.
Bejondeizuela!