Joan den astean, ostegunean eta ostiralean, LH mailako ikasleek lehendabiziko ateraldia egin zuten: Narbarte aldera jo zuten bi eguneko egonaldia egitera.
Ana Larrañaga eta Arantxi Barandiaran irakasleak eta bi laguntzaile, Garoa eta Maitane (ikasle ohiak) lagun zutela, Bertiz Abentura Park-ean egon ziren bi egunetan: ostegunean soka zirkuituan ibili ziren, Tarzan moduan; ostiral goizean, berriz, Bidasoa ibaian barrena rafting egin zuten.
Ikasle eta irakasleek osteguneko gaua Narbarteko aterpean eman zuten. Anak eta Arantxik esan digute ikasleen jokabidea eta bertako jarduerak zoragarriak izan direla eta honen ondorioz, giroa, paregabea. Errepikatzeko modukoa.
Parkeari buruzko informazioa nahi izanez gero, hemen klikatu.