Joan den larunbatean, Nafarroako Konkistaren 5. mendeurrena dela eta, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Geronimo de Ustariz Historia Institutuarekin batera, “Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten”ari buruzko jardunaldia antolatu zuen. Jardunaldia Ikastolako areto nagusian egin zen. Aditu desberdinek, ikuspuntu desberdinetatik, konkista aztertu zuten: juridikoa, arkeologikoa, literarioa eta politikoa.
Jardunaldiari buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.