Jaso Ikastolako ikasle gazteenek Iruñeko Madalena auzora egin dute ikasturteko azken ateradlia. Bi urteko gelek izugarri gozatu zuten Arga ibaiaren inguruan paseatzen eta jolasten. Hoberena, hala ere, Goñitarrek egin zieten harrera beroa izan zen. Zaldiak eta pottokak erakusteaz gainera, gurditxoaren gainean ibiltzeko aukera eskaini zieten neska-mutiko guztiei. Eta ez buelta bakarra, bina baizik. Umeak pozez kabitu ezinik ibili ziren. Mila esker eta datorren urtera arte.
Argazki guztiak ikusteko sar zaitezte Mobile Me galerian edo Flickr-en.