Orain hiru urte jarri genuen martxan ikastolan “Kidetzea”. Egitasmo honek helburu du batetik, euskararen erabileran eragitea eta bestetik, ikastolako ikasleen arteko harreman positiboak bideratzea.
Horretarako, HH2tik hasita DBH4. Maila arte gelaka elkartzen ditugu ikastolako ikasle guztiak. Ikasle bakoitzak bere “kidea” du eta ikasturtean zehar elkartutako bi gelen artean motibazio jarduerak antolatzen dituzte (jolas kooperatiboak, ipuin kontaketak, irteerak…).
Txikientzako euskaraz aritzeko espazioak eta egoera informalak antolatzen ditugu, eta nerabeek berriz, txikiei irakasteko ardura hartzen dute. Urtarrilean hasi dugu aurten “kidetze” programa eta Korrika eguneran emango diogu amaiera.