Santa Ageda bezperan usadio denez, Jaso Ikastolako ikasle gazteenak gelaz gela ibili dira gaur goizean, ohiko koplak abesten eta eskean. Abesten baino gehiago, makilak astintzen dira iaioak bi urteko neska-mutilak, eta horretan ibili dira batez ere.
Lehendabizi Haur Hezkuntzako geletara joan dira, gero Lehen Hezkuntzara eta azkenik DBHra. Guztietan jaso dute txalo zaparrada eta opari mordoa. Izara berehala bete dute gozokiz eta marrazkiz.
Bi urteko ikasleen irakasleek eta laguntzaileek ere eztarriz sano dabiltzala erakutsi digute, eta atsedenik hartu gabe aritu dira abesten. Bai haiek baita txikiek ere neka-neka eginda bukatu dute goiza, protagonista izatea oso nekagarria baita. Gelara itzultzean izan dute saririk, ordea: gozoki mordoa aukeran.
Argazki guztiak ikusteko, partekatzeko edota deskargatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en.