Jaso Ikastolako neska-mutikoek beren liburu kuttunenak hautatzeko aukera izan zuten apirilaren 14an, Juul hauteskundeen baitan. Nafarroako Ikastolen Elkarteak 13. aldiz antolatu ditu literatur hauteskundeak, eta erantzun zabala izan du ikasleen aldetik Liburuen kategorian Euskal Herri osoko 16.035 ikaslek parte hartu zuten eta ilustratzaileen kategorian 7.473 ikaslek. Txikienek betiko boto-txartela erabili zuten bozkatzeko; helduenak, berriz, bozketa elektronikoaz baliatu ziren.
Argazkietan ikus daitekeenez, Jaso Ikastolako HHko ikasleek oso serio hartu zuten bozketa. Emaitzei erreparatuz gero, nahikoa aukera klasikoak egin zituzten: Txanogorritxu (18 boto), Zazpi antxumeak (14), Hiru txerrikumeak (11), Makilakixki (9) eta Ederra eta Piztia (9).
Ikastola guztien emaitzak aintzat hartuz gero, hauetxe dira hiru eta hamasei urte bitarteko ikasleen libuuru, idazle eta ilustratzaile kuttutenak:
A- Haur Hezkuntza
1- Amets handi bat, Felipe Ugalde
2- Kokoriko, Maria Núñez
3- Aharrausi printzesa, Carmen Gil
B- Lehen Hezkuntza (1. eta 2. maila)
1- Hortza galdu du Jonek, Josu Waliño
2- Tximeleta-belarriak, Luisa Aguilar
3- Tatuaje bat du, eta zer?, Xabier Mendiguren
C- Lehen Hezkuntza (3. eta 4.maila)
1- Nur eta herensugearen tenplua, Toti Martinez de Lezea
2- Bat Pat. Hilerriko altxorra, Roberto Pavanello
3- Ebelina Mandarina, Castillo Suarez
D- Lehen Hezkuntza (5. eta 6. maila)
1- Nur eta magia kanpamentua, Toti Martinez de Lezea
2- Erinias Taberna, Amaia Ormaetxea
3- Miss Txatarra, Xabier Mendiguren
E- DBH
1- Ezekiel, Jasone Osoro
2- Seximenduz, Fernando Morillo
3- Amodioaren gazi-gozoak, Aitor Arana
F- Batxilergoa
1- Bilbo samurai, Fernando Morillo
2- Zoaz infernura laztana, Anjel Lertxundi
3- Aulki jokoa, Uxue Alberdi
ILUSTRATZAILEAK:
1- Juan Luis Landa
2- Patxi Gallego
3- Mikel Valverde
4- Jokin Mitxelena
5- Felipe Ugalde