Abenduaren 12tik 17ra Europako bost ikastetxeetako 30 ikasle eta 15 irakasle etorri dira Iruñera, Jaso Ikastolara.
Jaso Ikastola Erasmus+ en parte hartzen ari da Europako beste herrialdeetako 5 ikastetxeekin batera; Hungaria, Italia, Herbehereak, Polonia eta Turkia hurrenez hurren. Proiektuak bi ikasturteko iraupena du, 2016tik 2017ra, beraz, bigarren ikasturtea da honako hau.
Proiektuaren helburua da garatzea “Teknologia berrien erabileran atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza”. Hain zuzen ere, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzarako eta irakaspenerako ikasleen eta irakasleen konpetentzia digitalak hobetu nahi ditu. Dena den, ez da helburu bakarra. Izan ere, helburu nagusiaz gain, parte hartzen dugunon kulturekiko tolerantzia eta ikuspegi positiboa garatzen ari gara.
IKASLE-TALDEEN TRUKEAK.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ari dira proiektuan parte hartzen. Bai iazko ikasturtean bai aurtengoan ere 4. Mailan dabiltzanak. Parte hartzen ari garen ikastetxe guztietara joan beharra daukagu. Hau da, iaz Holanda eta Italiako ikastetxeek artatu gintuzten eta aurten berriz, Poloniari eta guri, Jaso Ikastolari dagokigu, proiektuaren anfitrioiak izatea.
Beraz, abenduaren 12tik 17ra, Iruñean izan ditugu, Holanda, Italia, Polonia, Turkia eta Hungariako 30 ikasle eta 16 irakasle.
Ikasle-taldeen elkartruke bakoitzean, jasotzen duen ikastetxeak astebeteko programazioa osatu behar du. Programazio horrek jaso behar du teknologia berri baten edo batzuen konpetentzien lanketa eta horrela, ikasleek eta irakasleek programazio horretan zehaztutako eduki eta konpetentziak barneratuko dituzte. Dena ingeleraz, noski. Programa honek duen alderdi garrantzitsuenetako bat zera da; Jaso Ikastolako familien inplikazioa eta laguntza. Izan ere, atzerriko ikasleak gure ikastolako familiekin biziko dira aste horrek irauten duen bitartean.
Egitasmo honen bidez, gure kultura eta hizkuntza ezagutarazteko eta erakusteko aukera ere izan dugu . Hori dela eta, klase-saioez gain, gure kulturarekin lotutako aisialdi eta kultur jarduerak antolatu ditugu, Iruña bera ezagutzeko eta oro har, Nafarroa. Aisialdi eta kultur jarduera horien artean, besteak beste, honako hau egin dugu:abenduaren 12an, astelehenean Udaletxean harrera egin digu Iruñeko Alkate Jaunak, Joseba Asironek eta udaletxea bixitatzeaz gain, arratsaldez Iruñetik barna ibiltzeko aukera ere izan dugu. Asteartean berriz, Elizondoko parajeetara joan gara, Nafarroako Iparraldea ezagutzera eta asteazkenean, Bardeak eta Olite herria kontrastean. Nola ez, Nafarroako upategi batera joateaz gara ahaztu. Horrekin guztiarekin, uste dugu aste bete labur horretan Nafarroako kontrasteen aberastasunaz jabetzeko aukera izan dutela gure gonbidatuak.
Argazki gehiago ikusteko sartu gure Jaso 2.0 sailan edota gure Flickr galerian